haritzpeko: haritzpe ogi EKOLOGIKOAK

Haritzpe okidengia gure eskualdean ogi ekologikoak egiteko lizentzia duen okindegi ofizial bakarra.  
     

Zer da Haritzpeko?

  • Haritzpekok, bertako nekazaritza jasangarria bultzatzen duten lehengaiak erabiliz, naturak inguruan duen oreka errespetatuz egiten du ogi ekologikoa
    Garai batean bezala, etxeko ore ama naturalarekin eta beharrezkoak dituen berezko denborak errespetatuz, zapore eta ezaugarri bereziko denborak errespetatuz, zapore eta ezaugarri bereziko ogi lortzen du.
    Haritzpe okindegia, Baztan bidason, ogi ekologikoa egiten duen lehendabiziko okindegia da NNPEK, Nafarroako jatorri ekologikoa duten enpresak erregultzen dituen erakundeak ziurtatzen duen bezala.
   
  • Ogi ekologikoaren onurak

  • Osasungarria eta naturala
  • Bitamina, mineral, proteina eta karbohidratoetan aberatsagoa
  • Fibra naturalak digestioari laguntzen dio
  • Denbora luzeagoz jangarri mantentzen da
%100 bertako irin ekologikoekin egina
 
     
 

Berme guztiak

 
  Haritzpe okindegia Nafarroako Nekazal Produkzioa Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kide da. Bertan parte hartzeko elkarte honen kontrol departamenduaren azterketa jaso du Haritzpe okindegiaren instalazioak eta dokumentazioak aztertuz. Hau gainditu ondotik Haritzpe Okindegiak operadore lizentzia jaso zuen. Honek sortutako produktuak legalki eta berme guztiekin saltzeko eskubidea ematen dio.

Lizentzia zenbakia NNPEK: 913E1422013

 
 
 

Produktuak

 
Zerealdun ogia: Enbasatua, xerratua eta aste bateko iraupena. 400gr.   Bokata opilak: Zerealekin, rustikoa eta beratza, 6-7 aleko poltsak.
 
Non aurkitu:
Haritzpe okindegiko ogi ekologikoak, okindegia bertan egonen dira salgai eta eskualdeko belar dendatan ere. Aurrerago zehaztuko dira zaintzuk dira.
 

 

Eskaintza bereziak

Ospakizunen bat antolatzen ari bazarete eta zuen afari edo bazkarirako ogia, pastelak edo bertzelakoak behar baldin badituzue, jarri harremanetan gurekin eta zuen beharrak asetzen saiatuko gara.

Zure hornitzailea

Partikularrak...

Eguneroko ogia behar baduzu eta zure lana edo bertzelako arrazoirengatik zaila egiten bazaizu okindegira joatea, jarri harremanetan gurekin eta zure etxera ogia eramateko prest gaude. Pastela eta bertzelako produktuen kasuan beti enkarguz eskatu behar dira. Informazio gehiago BEZEROAK atalean.

 

Negozioak...

Gure produktuak gustuko badituzu eta zuren salgai jarri nahi badituzu, jarri harremanetan gurekin eta akordio batera ailegatuko gara. Informazio gehiago BEZEROAK atalean.

.