JATORRIA

"Haritzpe Okindegia negozio familiar bat da. Honen aurretik, leku berean, bertze jarduera desberdinak garatu izan dira. Haritzpe deitura, azken 20 urteetan zehar, ekimen desberdinetan erabili izan da. Hasiera batean ostatu-jatetxe bati ematen zion izena. Honen ondotik izen berbera zuen Landetxe bateri ezarri zitzaion eta azkenik deitura hau okindegirako geratu da"

gAUR EGUN

Negozio familiarra izanik ere, honen buru, familiako seniderik gaztena den Xabier Leiza da. Bere lan ibilbidea, ogi munduaren alde industrialetik hasi zen, ogiak egiteko labeak eta bertzelako gailuak sortu eta konpontzen zituen lantegi batean lan eginez. Ondotik, ilusio handiz, produkzioko atalera pasatzea erabaki zuen 2010ean. Ordutik hona ogiak, pastelak eta bertzelako produktuak sortzen jardun du.