BEZEROAK: Negozioei horniketa

  Haritzpe Okindegia eskualdeko herri desberdinetako negozioen ogi hornitzailea da. Hauen artean badira jatetxeak, ostatuak, kafetegiak eta dendak.  Ogiez aparte Haritzpe okindegiak eskaintzen dituen produktuak ere banatzen ditu (Pastelak, tartak, opillak…) beti ere kasu guzietan bezala, aldez aurretik enkargatuz. Zure kasuan, denda, ostatua, jatetxea, kafetegia edo bertzelakoa bada ere zure negozioa eta zurean Haritzpe okindegiko produktuak saldu edo erabili nahi badituzu, jarri harremanetan gurekin eta akordio batera ailegatuko gara. Gaur egun Baztan, Malerreka eta Bortzirietako herrietako negozio desberdinetan egiten dugu banaketa.  
     
  Zure negozioan gure produktuak saldu edo erabili nahi badituzu…
Baldintzak: Egunero edo maiz ogia hartzea. Pastelak, tartak eta opillak beti enkarguz.
 
     
 
 
 

Zure ospakizunaren hornitzailea izatea nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin. Herri bazkariak, Herriko bestak, Ospakizun bereziak….